2016/05/24

GAZTAGINTZA

GAZTAGINTZA


Gazta esanahi bereziko janaria dugu Euskal Herrian, eta izan ere, asko aldatu da antzinatik.

Kristo aurretik 10.000. urtetik 12.000. urtera bitarteko garaian sortu zen gaztagintza. Kondairaren arabera, artzain arabiar batek ardi-esnea sartu omen zuen arkume-urdaiaz egindako larruki baten barruan. Eguzkiak berotu ondoren, larruki barruko esnearen zati bat gatzatu egin zen, eta horrela, ustekabean, gazta egiteko modua asmatu zen.

Antzinan, gazta egiteko prozesua dena eskuz egiten zuten, eta ez zituzten hainbeste tresna eta tramankulu. Baina orain berriz, makinez  baliatzen gara, adibidez, irabiatzaileaz: ontzi handi bat da eta gaztagileek dena nahasten dute bertan, makinak bueltaka-bueltaka mugitzen dituen bi metalezko makil luzerekin. Eta orain erabiltzen ez den tramankulu bat baina bere garaian beti erabiltzen zen bat, moldea da, hau da, buztinez egindako pieza borobila, 12-15zm-ko diametrokoa eta gaztari forma emateko erabiltzen zen objektua hain zuzen ere..


Dena dela, gaur egungo gazta egiteko prozesuak antzerakoak dira. Lehenengo pausoa ardiei jetzitako esnea 30 gradutara ipini, eta gatzagi naturala gehitzen zaio. 30-40 minutuz irabiatzen da geratu gabe eta  minutu batzuk pasatakoan, 37 gradutara ipintzen da. Ondoren, estutu eta gazura kentzen zaio poliki-poliki. Lortutako nahasketa zatitu egiten da; horretarako, metalezko xafla handi bat erabiltzen da eta zatietan mozten da. Geroago,  moldekatu egiten da, hau da, ontzi borobil batzuetan sartu, eta gatzunetan utzi. Bukatzeko, garbitu eta ketu egiten dira eta azkenik,hor dugu gazta.

Gazta mota asko daude eta bakoitzak definitzen dituen ezaugarri asko dituzte: gazta freskoa, ondua, krematsua, berde edo urdinak, xaflatako gazta…      

Gazta, esaera askotan aipatzen da, esate baterako:
“Abenduko elurra gazta zaharraren pare”