2016/06/08

EUSKAL INAUTERIAK

Jakingo al duzu zerbait euskal inauteriez ezta? Ba zuk uste baino gutxiago dakizu! Noiz sortu ziren? Zeintzuk dira ezagunenak? Zer gertatu zen inauteriekin historian zehar? Jarraitu irakurtzen eta sartu festa honen munduan! Baietz zerbait berria ikasi!!


Erromatar garaian dute jatorria, garizuma aurretik hain zuzen ere,  eta hemengo tradizioei loturik, tradizio katolikoa duten herrietan ospatzen ziren bereziki, baina baita herri txikietan nahiz hirietan ere. Herri eta egun desberdinetan egiten ziren, alegia, ez zutela egun jakin bat ospatzeko. Euskal Herrian bi inauteri mota daude: antzinako elementu sinbolikoak mantentzen dituztenak eta modernoak. Inauteriak, ihauteak, ihoteak eta aratusteak izenarekin ere ezagutzen dira. Inauteri izena “inausi”, hau da, landare bati adar eta abar gehienak ebakitzea, sendoago has dadin, arbolak inausteko garaitik dator; bestalde, klimarekin izango luke zer ikusia, udaberriaren etorrera ospatzeko garaiaz.  Aratuste izena berriz, haragia jateari utzi behar zaion denboraldia da.  

Hego Euskal Herrian Francoren garaian zehar jai hauek debekatuta egon ziren, eta asko galzorian. Baina Tolosan jarraipena izan zuten garai hartan, Udaberri festa moduan.

Inauterietan kalejirak, dantzak, danborradak, antzerkiak, jolasak… egoten dira.
Bizkaian, Mundaka eta Markinakoak dira aipagarrienak.
Mundakan Atorrak, neska mutil talde bat,  musika jotzen eta abesten ateratzen dira. Denak zuriz jantzita doaz zuzendaria izan ezik.  Aurpegian bibote eta papilote, belarri ondoan dauden patila bezalakoak alegia, handiak pintatzen dituzte. mundakako atorrak bilaketarekin bat datozen irudiak
Markinan ospakizun bereziak daude, 8 lagunen artean zahagi dantza dantzatzen dute. Horren aurretik hartz bat jendea izutzen ibiltzen da eta baita antzara-jokoa ere, zaldi gainean egiten den ikuskizun polita.
Frantzian Zuberoakoak eta Landakoak dira famatuenak.
Zuberoan neguko maskarak dira bereizgarrienak; maskaradetan bi talde daude: Gorriak, dotore jantzita doazenak, ordenatuak , eta  gainera, pauso eta mugimenduetan txukunak direnak. Beltzak aldiz, desordenatuak eta maltzurrak dira, ibiltariak zirikatzen dituzte, oihu asko egiten dute eta noizean behin barrikadak, harresiak baino handiagoak diren antzeko materialak, bide erdian jartzen dituzte.  Horrez gain, kalejiran zehar dantza, txantxak, jolasak, erauzketak… egiten dituzte.
Berriz Landako herrian, “txantxoak” dituzte, baserriz baserri ibiltzen dira dantzen eta ekintzen trukean, janaria eskatuz. Eskea, azaroaren txerri hilketaren garaia eltzen zenean egiten zen.
Beste pertsonai asko ere badira, esate baterako,Lantzeko Miel Otxin, Unanuako Mamaxarroak, Zubietako Ttuntturroak, Donostiako kalderoak, Tolosako ostegun gizena eta ostiral mehe egunak, Zalduondoko Markitos…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina